Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Hirigintza Gerentziak bisita egin du Gazteluko plazako aparkalekura eta plaza horretako eraikin bateko obretan agertu diren XIV. mendeko aztarna arkeo

Hirigintza Gerentziak bisita egin du Gazteluko plazako aparkalekura eta plaza horretako eraikin bateko obretan agertu diren XIV. mendeko aztarna arkeo

Hirigintza Gerentziak bisita egin du gaur goizean Gazteluko plazako lurpeko aparkalekura, asteazkenetako bileren ohiko gai-zerrendaren barruan. Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Gerentziako gainontzeko kideek aparkalekuko lehen solairutik barna ibili dira -bereziki errotaziora bideratuta dago- haren egoera ikusteko, ohiko mantentze- eta kontserbazio-lanen ondoren. Lan horiek etengabe egiten dira lurpeko aparkaleku bat bezalako azpiegitura batean.

Iaz, mantentze-lanetan egindako inbertsioek honako arlo hauek izan zituzten ardatz: zenbait gune pintatzea, argiak egokitzea ikusgaitasun gehiago izateko, antzemandako zenbait iragazpen konpontzea, eta aparkaleku barruko seinaleztapena aldatzea. Halaber, kontrol-sistema aldatu da gauez aparkalekura sartzeko ateak itxi ahal izateko, eta bezeroendako arreta zerbitzua dago, egunean 24 orduz.

Gazteluko plazako aparkalekua 2004ko ekainaren 4an ireki zen jendearendako, eta 948 leku ditu; horietako 496, egoiliarrendako. Ibilgailuendako bi sarbide ditu: bata Karlos III.aren etorbidean (egoiliarrendako bakarrik), eta San Ignazio etorbidean bestea. Baditu oinezkoendako lau sarbide ere Gazteluko plazan bertan. Saba Aparcamientos SA enpresari esleitu zitzaion kudeaketa.

Bisita XIV. mendeko aztarna arkeologikoetara

Lurpeko aparkalekua bisitatu ostean, HirigintzaGerentziako kideek Gazteluko plazako eraikin batean egiten ari diren obretan agertu diren XIV. mendeko aztarna arkeologikoak ikusi dituzte. Itxura guztien arabera, Luis Hutín erregearen antzinako gazteluaren dorrearen eta harresi-atal baten zati bat dira, 1305an eraikitakoa, eta, hortaz, erreferentzia historikoa duen hiriko gaztelurik zaharrena litzateke.

Joan den astean Iruñeko Udalak egiten ari ziren obrak berehala geldiaraztea agindu zuen, administrazio-kontu bat zela medio. Izan ere, enpresa sustatzaileak ez zuen zegokion baimena gune horretan indusketak egiteko; bakarrik laginketa arkeologikoak egin ahal zituen, eraikinaren azpian zer egon zitekeen zehazte aldera. Udalak hilabeteko epea eman dio enpresari proiektu berri bat aurkez dezan, non baimenik gabe gauzatutako obren deskribapena jasoko baita, behar izanez gero, horiek legeztatzeko; halaber, behin betiko jarduketa-proposamen bat aurkeztu beharko du, baldin eta baimena eskuratzeko aurkeztutako proiektuak aldatu behar badira (kafetegia eraberritzea eta bizitegi-eraikina berriztatzea); eta esku-hartze arkeologikorako proposamena.

Iruñeko Udalak, enpresa sustatzaileak eta Vianako Printzea Erakundeak -aztarnak aztertzeaz arduratzen da- aztarnak kontserbatzeko borondatea agertu dute, proiektuan txertatu eta herritarren eskura egoteko nahia, hiriaren historiaren zati bezala.

Iruñean, 2018ko otsailaren 14an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI