Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Civivox sareak Pablo Sarasate Museo Aretoa doan ikusteko hiru bisita gidatu antolatu ditu aste honetarako

Civivox sareak Pablo Sarasate Museo Aretoa doan ikusteko hiru bisita gidatu antolatu ditu aste honetarako

Bisitak ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz egingo dira, ordutegi desberdinetan, ostiral eta larunbatean

Iruñeko Udalak Pablo Sarasateren irudia ezagutzera emateko lanei eutsi eta aste honetan hiru bisita gidatu proposatzen ditu, doan, konpositoreak Kondestablearen jauregian duen museo-aretora. Bisitak Civivox sareko lauhilekoko programazioaren barruan daude, eta horiek egiteko aurrez eman behar da izena, Kondestable Civivoxean. Talde bakoitza 15 lagunekoa izango da, gehienez ere.

Bisitak ostiralean (1) eta larunbatean (2) izango dira; lehenbizikoa ingelesez eta arratsaldean egingo da, eta gainerako biak gaztelaniaz eta euskaraz, goizean eta arratsaldean, hurrenez hurren. Elorri Arcocha Mendinueta musikologoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea izango da bisiten gidaria, hiru hizkuntzatan.

Pablo Sarasate Museo Aretoak biolin-jotzaile eta konpositore iruindarraren bilakaera ekartzen du gogora, eta bere garaian nazioarteko gizartea liluratu zuen "biolinaren magoari" eskainitako gunerik osoena da, Iruñeko Udal Agiritegiarekin batera. Izan ere, musikariak Udalari laga zizkion haren partiturak, baita eta zenbait objektu- eta tresna-sorta ere, horietako asko errege-erreginen etxeek oparitutakoak. Horien artean daude, besteak beste, erlojuak, gorbata-orratzak, eraztunak, diamantedun bitxiak, kondekorazioak, koroak, sariak, diplomak, brontzeak, koadroak, bustoak, oroigarriak, bai eta instrumentuak ere, haren Vuillaume eta Gand biolinak barne, azken hori Parisko Kontserbatorioan lehen sari gisa jasoa.

Sarasate Iruñeko seme kutuna da, 1900. urtean hartutako erabakiz, nahiz eta izendapena ez zen 1902ra arte egin. 1903az geroztik biolin-jotzaileari omenaldia egiten dio hiriko pasealeku nagusietako batek,1918az geroztik Taconera parkeko monumentu batek, eta beste batek Media Luna parkean (1959). Nafarroako Musika Kontserbatorio Profesionalak ere haren izena du.

Bisita gidatuak Pablo Sarasate museo-aretora. Kondestablearen jauregia

Izen-ematea doan (bisita bakoitzeko toki kopurua bete arte; 15 leku bisita bakoitzean).

Otsailak 16, ostirala

  • 18:30. Ingelesez

Otsailak 17, larunbata

  • 12:00. Gazteleraz
  • 18:30 Euskaraz

Iruñean, 2018ko otsailaren 14an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI